XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

OGASUN ETA FINANTZA SAILA IRAGARPENA, Kontratazio Batzorde Nagusiarena, Herrizaingo Sailak burutu behar dituen hainbat obretan zundaketak eta entsaiuak egiteko zerbitzuen esleipena egin dela argitara ematen duena. (KBN 30/90 Esp.).

Euskal Autonomi Elkarteko 1984.erako aurrekontu nagusiak ezartzen zituen abenduaren 20ko 30/1983 Legez aldatutako Estatuaren Kontratuetarako Legeko 38. atalean honako hau ezartzen zen, hau da, kontratuaren esleipena, dadina dadila horretarako erabili den prozedura, EHAAn argitaratu behar dela, 25.000.000 PTAtik beherakoak izan daitezenean izan ezik.

Ildo honetan, Herrizaingo Saileko Administrazio eta Plangintzarako Sailburuorde Jn. T. Argiak, honako hau erabaki du 1990.eko apirilaren 26an: Herrizaingo Sailak burutu behar dituen hainbat obretan zundaketak eta entsaiuak egiteko zerbitzuen kontratazioaren esleipena, CINSA-EP enpresari ematea, enpresa honek egin duen eskaintzan azaltzen diren banan-banako zenbatekoetan.

1990.eko otsailaren 26ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen iragarpen bidez egin zen lizitazioa, lehiaketa publiko prozeduraz.

Administrazio bidea amaitzen duen erabaki honen aurka, legez doakienek, egokitzat jotzen baldin badute, Administrazioarekiko Liskarrauzietara jo aurretik sartu behar den berraztertze errekurtsoa tartejarri ahal izango da, eman zuen organuaren aurrean eta iragarpen hau argitara zen egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epearen barruan.

Berraztertze errekurtsoak ebazpen adierazia jasoko balu eta hau ezezkoa izan, Administrazioarekiko Liskarrauzi mailako errekurtsoa sartu ahal izango da, berraztertze errekurtsoa argitara dadin egunaren biharamunetik hasi eta bi hilebeteko epearen barruan.

Berraztertze errekurtsoak ebazpen adierazirik jasoko ez balu, Administrazioarekiko Liskarrauzi mailako errekurtsoa sartu ahal izango da, berraztertze errekurtsoa sartu zen egunaren biharamunetik hasi eta urtebeteko epearen barruan.

Euskal Autonomi Elkarteko Zuzentza Auzitegi Gorenaren administrazioarekiko liskarrauzi mailako Salaren aurrean sartu beharko da Administrazioarekiko Liskarrauzi errekurtso hori.

Gasteiz, 1990.eko maiatzak 21. Ondare eta Kontratazio Zuzendaria, JOSE MIGUEL GARCIA GOMEZ.